XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Noski, horrela itzultzean kostureroko neska guztiak geureganatuko ditugulako -esan zion belarrira jostorratzak.

- Bizirik ateratzen bagara. Badakizu katu bat...

- Ziur zaudete, mutilok? -egotzi zien alkateak.

- Bai jauna -erantzun zion dedalak

- Ongi da. Gaur gauean aterako zarete.

Gaueko hamarretan han ziren gure kolegak espedizioa betetzeko asmoz.

- Agur! Zorte on!

- Agur ez, gero arte!

- Ekarri azkar medizina! -agurtu ziren herritar guztiak.

Baina dedalak galdetu zion kezkaturik jostorratzari:

- Ez al duzu sukarrik?

- Bai, baina farmaziako azken pastillak hartu nituen eta sendatu egin naiz. Eta zu zer moduz?

- Ba! Apaizari pasa nionean sukarra, sukar osoa pasa nion, ni osasuntsu izatera itzuliz.

- Jokaldi ona hi!

Eta horrela, bi ume maltzurrak kosturerotik atera ziren.

Gaua zenez dena ilun zegoen. Baina beraiek ez ziren iluntasunarekin beldurtzen, hain zuzen.

Hobeto esanda, beraien pentsamenduak katu izugarri hartan zeuden.

Edozein momentutan atera eta bi abentureroak jan zitzakeen. Zorionez, linterna bat zuten.

Hasi ziren lurretik barrena ixiltasunean ibiltzen.

Bat-batean, dedalak bi gauza disdiratsu ikusi zituen.

Gerturatu eta gauza horiek mugitu egiten zirela konturatu zen. Oh ez! Mizifu zen katu kosturero-jale hura! Jostorratza ere konturatu eta biak ihes egin zuten linterna bertan behera utzita.